Kolunbarioak jarriko dira udal hilerrian

2021/05/13
Card image cap
64 kutxadun kolunbarioak kanposantuko 2. handitze eremuan, goialdean kokatuko dira

  Kolunbarioa hornitzeko kontratua DIXINOX enpresari 17.000 euroren truke esleitzea erabaki zen azken Tokiko Gobernu Batzarrean. Kolunbarioaren egiturak 4 metro zabal eta 1,5 metroko altuera izango du. Egituraren kanpoko estaldura altzairuzkoa izango da eta altzairu herdoilgaitzezkoak baina granitozko estalkiak izango dituzten 64 kutxa hartuko ditu. Kutxa horietako bakoitzak errautsak gordetzeko 4/8 poteentzako edukiera izango du. Kolunbarioa udal hilerriko bigarren anpliazio eremuan, goialdeko lateral batean kokatuko da.

  Orain arte ez da halako estrukturarik izan Urrutxuko hilerrian. Baina leku falta arazo bihurtu aurretik errautsak gordetzeko azpiegitura eskaintzea egokia dela erabaki du gobernu taldeak, geroz eta gehiago baitira hilotzak erraustea erabakitzen duten familiak.

  Une honetan hilobien salmenta etenda dauka udalak. Panteoi tradizionalen eta nitxodunen kontzesio iraunkorra etetea erabaki zen martxoko Osoko Bilkuran, libre zeuden hilobiak asko gutxitzen ari zirela eta udalak eskaini behar duen lurperatze zerbitzua epe ertainean arriskua egon zitekeela ikusita.

  Egungo udal hilerria 1875ean eraiki zen eta leku arazoa tarteko garai eta fase ezberdinetan bi handitze lan egin ziren: 1967an lehena, alde zaharraren ezkerraldera, eta 1977tik 1993ra bigarrena, hiru fasetan egin zena. Bigarren zabaltze eremu horretan kokatuko dira kolunbarioak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!