Kolonbiako egungo egoera ezagutzeko aukera izango da bihar kultur etxean

2017/09/26
Dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu dira

  Ekitaldia Alkartasuna fundazioak antolatu du, EhuGuneren eta Lege Soziologia Institutuaren laguntzarekin. Lehenik La paz insurrecta dokumentala ikusiko da eta ondoren gaia ondo ezagutzen duten adituen solasaldia egingo da.

  La paz insurrecta. Derechos humanos, guerra y medios de comunicación. El ejemplo de Colombia, la realidad del mundo dokumentala Unai Aranzadi kazetariak egin zuen Mundubatekin elkarlanean . Ordubete pasatxoko iraupena dauka eta pasa den apirilean estreinatu zen. Egilea bera izango da emanaldiaren ondorengo solasaldian. Lau izango dira hizlariak: Unai Aranzadi, kazetaria eta dokumentalaren egilea; Iria Epalza, Alkartasuna fundazioko kidea; Joxerramon Bengoetxea, EhuGuneko koordinatzaile eta Lege Soziologia Institutuko Masterreko irakaslea; eta Camilo Umaña, EHU eta Ottawako Unibertsitateko kidea eta Habanako bake elkarrizketetan izandakoa.

  Kolonbiako gatazka armatua, bake elkarrizketak eta egungo egoera zertan den ezagutzeko aukera paregabea izango da  bihar, 18:30tan kultur etxeko zine aretoan.

Iturria: Oñati Irratia