KL Katealegaia-Oñati lantegi berria inauguratu da gaur

2016/03/17
Card image cap
Debagoiena eskualdeko erreferentziazko zentrua da Goribar auzoko 5ean egokitu den eraikina

  Santa Kruz metal eraikuntza enpresa egon zen pabilioia handitu du Katealegaiak bere lantokia jartzeko. 4100 metro kuadro dituen eraikina da eta horietatik 2000, produkzio guneak hartzen ditu. Bertan desgaitasunen bat duten 50etik gora lagunek lan egiten dute. Katealegaiak Oñati inguruko enplegua sustatzen jarraitzen du horrela.

  Goribar auzoko 5ean egokitu den pabilioi berrian, eskualdeko hainbat enpresentzako lanak egiten dira, Ulma, Polmetasa edota Tesa-rentzat, esaterako. Automoziorako piezen kalitate hautaketa egiten dute, sarraila eta elektromekaniko muntaia ezberdinak eta mekanizatu lanak ere bai.

  Eguerdian egin den lantegiaren inaugurazio ekitaldian, Katealegaiarekin harremana duten erakunde eta elkarte ezberdinetako ordezkariak gonbidatu dituzte, Oñatiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Lanbide zerbitzua, ONCE erakundea eta KateaLegaiako buruak, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!