Kiroldegiko mantenu teknikari lanpostua betetzeko azterketaldia gainditu dutenen merituen balorazioa argitaratu da

2015/04/15
Card image cap
Balorazioa berrikustea eskatzeko ostiralera arteko epea dago

  Errelebu kontratua eskatu duen kiroldegiko mantenu teknikariaren lan-jarduna osatuko duen teknikari berriaren izendapena egun gutxiko kontua da. Orain hilabete hasi zen azterketaldi prozesua bost hautagaik gainditu dute. Hauen merituak baloratu dira eta puntuazioa argitaratu da. Bete beharreko lanpostuarekin erlazionatutako lan esperientzia, formazio osagarria eta euskara titulazioa dira bereziki baloratu direnak. Meritoen puntuazioa  udaletxeko iragarki taulan eta web atarian ikusgai dago. Aldi berean, epai mahaiak egin duen balorazio hori berrikusteko eskaera epea ireki da. Inork errebisioa eskatu nahiko balu, ostiralera arteko epea du hori egiteko.Behin epe hori amaituta, azterketaldiko nahiz merituen balorazioko puntuazioak batu eta kiroldegiko mantenu teknikarirako proposamena egingo dio hautaketa prozesua zuzendu duen epai mahaiak udalari.

  Oraingo datuak eskutan, bi dira 30 puntutik gora eskuratuta hautagaien zerrendaren buruan dauden lagunak. Baina merituen balorazioa berrikusteko epea zabalik dago ostiralera arte eta ondorioz azken puntuazioan  aldaketak egon daitezke oraindik.

  Kiroldegiko mantenu teknikaria hautatzeko prozesua oso arin bete da, langile berria  lehenbailehen lanean hastea nahi baitzen. Lehenengo azterketa martxoaren 12an egin zen. Langile berriak, egun horretan diharduen teknikariaren errelebu kontratua osatuko du eta lanaldiaren % 75a beteko du.

 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!