Kiroldegiko jarduera fisiko eta kirol aholkularitza zerbitzua kontratatzeko lizitazioa abian da

2016/01/27
Card image cap
Interesa duten enpresek, otsailaren 11ra arteko epea dute proposamenak aurkezteko

  Zubikoa kiroldegian jarduera fisiko eta kirol aholkularitza zerbitzua behin behineko izaeraz martxan jartzea erabaki zen iazko otsailean. Zerbitzua, E-Goitek enpresari esleitu zitzaion. Urtebete igaro ondoren balorazioa egin da eta jaso diren iritzi eta emaitza onak kontutan hartuta, kirol aholkularitza zerbitzuarekin jarraitzea erabaki da, lizitazio berri bat martxan jarriz.

  Kirol aholkularitza zerbitzu hau ez da jarraian eskaintzen, egutegi eta ordutegi konkretu batean baizik. Ahalik eta erabiltzaile gehienera iritsi ahal izateko, zerbitzua astelehenetik igandera eta ordu tarte ezberdinetan eskaintzen da. Urteko egutegia, Zubikoa kiroldegian kontsultatu daiteke. Urtean, 750 orduko kalkulua egin da eta horren arabera, oinarrizko lizitazio aurrekontutzat, 22.500 € gehi BEZa finkatu da. Deialdi honen bitartez kiroldegiko jarduera fisiko eta kirol aholkularitza zerbitzua urtebeterako kontratatuko da hasieran, baina beste bi urtez luzatu daitekeela jaso da baldintzetan.

  Interesa duten enpresen eskaintzak udal bulegoetan aurkeztu behar dira hiru sobretan; lehenengoan, enpresaren datu eta egiaztagiriak jasoko dira, bigarrenean, memoria teknikoa eta hirugarrenean, eskaintza ekonomikoa. Txosten teknikoan, enpresaren eta monitoreen esperientzia eta proposatzen diren hobekuntzak zehaztu beharko dira. Memoria txostenak, 100 puntuko baremoan gehienera 40 lortzeko aukera emango die enpresei. Eskaintza ekonomikoak berriz, 60.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!