Kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuen kontrataziorako plikak eta Zubikoako garbitasun zerbitzuaren kontrataziorako plikak, orain eguerdian ireki dira.

2014/07/24

  Bi kasuetan, enpresei dagozkien dokumentazio-plikak ireki dira astean, eta ontzat eman ondoren, proiektu teknikoen gutun-azalak zabalduko dira gaur. Ordu batetarako iragarri da kiroldegiko fitness eta gimnasia monitoreen zerbitzua kontratatzeko prozedurara aurkeztu den enpresa bakarraren plika irekiera eta ordu bata eta erdietan, Zubikoako garbitasun zerbitzua esleitzeko prozesura aurkeztu direnena. Kasu honetan bi eskaintza jaso dira.

  Kontratazio mahaiaren balorazioa eskatzen duten gaiak dira bigarren kartazal honetan zehazten direnak. Kontratazio mahaiko kideek osatu diren proiektu teknikoak aztertu eta baloratu beharko dituzte. Puntuazioa finkatu eta argitaratzearekin batera jakinaraziko da proposamen ekonomikoen plikak noiz irekiko diren. Horixe izango da esleipen erabakia hartu aurreko azken tramite publikoa eta ahal dela, udako oporrak hartu aurretik bete asmo da.

  Proposamen ekonomikoa izango da bi zerbitzuak esleitzerakoan irizpide nagusia. Kirol monitoreen zerbitzua kontratatzerakoan eskaintza ekonomikoak, 100 puntutik 60 eskuratzeko aukera emango du eta garbitasun zerbitzua kontratatzerakoan berriz, 100netik 55. Baina emandako puntu bakoitzak garrantzia berezia izango du azken kasu honetan, monitore zerbitzurako eskaintza bakarra jaso den bitartean, garbitasun zerbitzurako bi aurkeztu baitira.

  Kiroldegiko fitness eta gimnasia zerbitzuen kontratazio prozesura GOITEK enpresa aurkeztu da soilik. Hau da, gaur egun ere, Zubikoako kirol monitoreen zerbitzua ematen duen enpresa.

  Zubikoako garbitasun zerbitzurako berriz, bi eskaintza daude mahai gainean: CLECE, batetik, eta Asaser eta CEPSAk osatzen duten UTEa bestetik.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!