"Kalitatez bereizi. Hondakinak sailkatu" kanpaina egingo du Mankomunitateak

2019/01/23
Hondakin frakzioak egoki bereizteko argibide esku-orriak banatuko dira eskualdeko etxe guztietara

  Debagoieneko Mankomunitateak eskualdeko herrietan batzen duen hondakin kopurua handitu egin da azken hilabeteotan. Bereziki errefuxa kopurua handitu da, % 7,5. Aldi berean, gaizki sailkatutako hondakinen kopurua ere handitu da, nagusiki, organikoan. Horrek, berrerabilpena, hau da, konpostatzea zaildu egiten du. Egoerari buelta eman asmoz, informazio eta formazio kanpaina berezia abiatuko du Mankomunitateak Kalitatez bereizi. Hondakinak sailkatu izenburupean.

  Eskualdeko etxe guztietara esku-orriak banatuko dira,  frakzioaren arabera bildu daitezken eta ezin diren hondakinak zeintzuk diren azalduz.

  Mankomunitateak abian jarriko duen kanpaina honen helburua da frakzio bakoitzari dagozkion hondakinak argitu, desegoki berezitakoen maila jaitsi, konpostaje prozesua babestu eta birziklatzea eta berrerabilpena sustatzea, besteak beste. Hondakinak desegoki sailkatzearen arazoa ez da leku guztietan maila berean ematen. Zenbait puntutan arazoa larriagoa denaz ohartu dira bailarako arduradunak, eta horietan, hezitzaile bat jarriko da, argibideak hitzez eman eta azaltzeko.  

Iturria: Oñati Irratia