Kalegoienako aparkalekuan hainbat aldaketa izango dira astelehenetik aurrera.

2014/10/29
Card image cap
Oinezkoen atea kode bidez irekiko da eta autoak ezin izango dira gauez sartu.

  Kalegoienako lurpeko aparkalekuan hainbat aldaketa egin dira eta astelehenetik aurrera, azaroaren 3tik aurrera, indarrean izango dira. Aldaketak, oinezkoak eta ibilgailuak sartzeko moduan egingo dira.

  Oinezkoen sarrerari dagokionez, Kalegoienako jolasgunetik dagoen atea irekitzeko kode bat tekleatu beharko da. Atea barrutik, arazorik gabe irekiko da. Hau da, aparkalekutik irteteko atea automatikoki irekiko da baina kaletik goazela sartzeko aparkalekuko txartelaren zenbakia tekleatu beharko da.

  Autoen sarrera ere mugatu egingo da eta gauean ezin izango da bertan aparkatu. Kalegoienako aparkalekuaren sarreran hesia ez ezik atea ere badago. Ate hau astelehenetik aurrera gaueko 12etatik goizaldeko 7ak arte itxita egongo da eta ondorioz, ezin izango da autoarekin bertara sartu. Irten bai, irten ahal izango da aparkalekuko hesia jasotzen duen txartelak atea ere irekiko baitu.

  Kalegoienako aparkalekura sartzeko ordutegi-muga hori dena den, aparkalekuaren erabilera publikoari eragingo dio bakarrik. Kontu egin behar da, Kalegoienako aparkalekuan, jabetza pribatuko zenbait plaza badirela. Jabe horiek bai, aparkalekuko atea eta hesia irekitzeko giltza daukate eta edozein ordutan sartu eta irten ahal izango dira bertatik. Baina zerbitzu publikoari dagokionean, Kalegoienako aparkalekua gaueko 12etatik goizaldeko 7ak arte itxita egongo da astelehenetik aurrera eta ezin izango autoz bertara sartu.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!