Kale garbiketarako makina erosiko du Udalak

2016/05/27
Hornidura prozedura martxan da

  Kale garbiketa zerbitzurako markina bat erostea erabaki da Tokiko Gobernu Batzarrean. Makina artikulatua edo maniobragarritasun handikoa izatea nahi da, erdigunea garbitu ez ezik, gune estuetatik pasatu ahal izateko. Aldi berean, biltegi handia duen makina eskuratuko da, husteko joan etorriak murrizteko. Makinaren ezaugarrietan, gutxienez 2 metro kubikoko edukiera duen biltegia izan beharko duela zehaztu da. Makinak, 3 beso edo eskuila izan beharko ditu eta gehienera, 2850 kiloko pisua. Hurrupaketa gaitasuna berriz, gutxienez, 13.500 m/h-koa izatea finkatu da. Makinaren aurrezpen neurriak ere baloratuko dira eta kontsumituko duen erregaia eta ura murriztea, edota sortzen duen zarata maila mugatzeko elementuak izatea, kontutan hartuko da.

  Kale garbiketarako makina hau erosteko, Udalaren aurrekontua 112.000 € (gehi BEZa) da. Esleipena eginda makina ekartzeko epea ere mugatu da, gehienera, 8 asteko epean ekarri beharko da.

  Makina hornitzeko iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da. Interesa duen enpresak, ekainaren 10a arteko epea du proposamenak udal bulegoetan aurkezteko.

Iturria: Oñati Irratia