Kale garbiketa zerbitzuko arduradun plazarako azken azterketen emaitzak argitaratu dira

2017/09/18
Card image cap
Erreklamazioetarako epea asteazkenean amaitzen da

  Ostiral arratsaldean argitaratu ziren aurreko egunean egindako azterketen behin behineko emaitzak. Hautaketa prozesuan ziharduten lau hautagaiek eskatutako gutxieneko maila eman zuten eta ariketa gainditu zuten. Dena den, jarritako puntuazioarekiko erreklamazioren bat aurkeztu nahi duenak hartarako aukera izango du etzi, asteazkenera bitartean. Aipatutako behin behineko emaitzak udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan daude ikusgai.

  Osteguneko azterketa psikoteknikoek eta elkarrizketek amaiera eman zioten kale garbitzaile arduradun lanpostua betetzeko azterketaldiari. Orain, hautaketa prozesua osatu duten lau lagunen puntuazio orokorra atera beharko da eta horri, aurrez errebisatu ziren lehiaketa faseko merituen puntuazioa batu beharko zaio. Biak batuta, puntu gehien lortu duen hautagaia proposatuko da kale garbiketa zerbitzuko arduradun plazarako.

  14 lagun onartu ziren hautaketa prozesura eta proba guztiak lauk gainditu dituzte.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!