Kale garbiketa zerbitzuan aritzeko pioi eta pioi gidari lanpostuetarako onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira

2016/06/30
Card image cap
Guztira, 69 lagun onartu dira 9 lanpostu osatzeko hautaketa prozesuetara

  Udalak bete asmo dituen 7 pioi lanpostuetarako 59 lagun aurkeztu ziren eta hasieran, behin behineko zerrendan, 19 hautaketa prozesutik baztertu ziren. Erreklamazioetarako epean ordea, izena ematerakoan aurkeztu ez zituzten agiriak presentatu zituzten batzuk eta orain argitaratu den behin betiko zerrendan, 17 baztertu dira. Onartu berriz, 42: 41txanda librean eta 1 minusbaliatuen txandan. Pioi gidari lanpostuetarako ere, onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak argitaratu dira. Hemen ez da aldaketarik izan eta behin behineko zerrenda osatu zenean bezala, 20 hautagaietatik 3 prozesutik kanpo utzi dira. Zerrendak,Udaletxeko iragarki taulan eta udal web atarian ikusgai daude eta gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ere argitaratu dira.

  Pioi eta pioi gidari lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetara onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak kaleratzearekin batera, epaimahaia osatuko duten kideen izenak ere jakinarazi dira. Epaimahai bera arduratuko da pioi eta pioi gidaritarako hautaketa prozesuez.

  Oposizio lehiaketa bidez osatuko dira 7 pioi eta 2 pioi gidari lanpostuak. Azterketaldia noiz hasiko den zehazteke dago oraindik. Baina ariketen datak, emaitzak eta prozesuarekin erlazionatutako hurrengo oharrak, www.onati.eus web atarian argitaratuko dira aurrerantzean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!