Jostailuen truke azoka antolatu du Txaloka udal ludotekak

2015/11/20
Azoka, abenduaren 12an egingo da eta trukerako jostailuak datozen hiru asteazkenetan jasoko dira ludotekan bertan.

 Egitasmoa berria da gurean. Eta esan bezala, Txaloka ludotekaren ekimenez egingo da.

 Jostailuen truke azoka antolatzeak hainbat helburu ditu: krisiari aurre egin, berrerabilketa sustatu, kontsumismoa murriztu, elkartasuna eta lankidetza bultzatu eta jostailuei bigarren aukera bat ematea.

 Gabonak datozela eta, herriko haur guztiek jostailu berriak izango dituztela ziurtatu nahi da.

 Jostailu azoka hau gauzatu ahal izateko, lehenik, trukatu nahi diren jostailuak batuko dira eta ondoren, guztiak ikusgai eta trukegai jarriko dira.

 Trukerako jostailuak Txaloka Ludotekan batuko dira. Horretarako hiru egun zehartu dira, azaroaren 25a eta abenduaren 2a eta 9a. Edo xamurrago esanda, datozen hiru asteazkenak.

  Trukatzeko eramango diren jostailuek, oinarrizko baldintza batzuk bete beharko dituzte: Egoera onean eta osorik egon behar dira; jostailu txikiak, kanikak edo kotxekoak direla, multzoka trukatuko dira eta sexu bereizketa edo indarkeriaren aldeko jarrerak erakusten dituztenak ez dira trukatuko, pistolak adibidez.

  Jostailua ludotekara daraman haur bakoitzak txartel bat jasoko du. Eta azoka egunean, txartela jostailu batengatik aldatuko du.

  Jostailuak, esan bezala, datozen hiru asteartetan bilduko dira ludotekan, arratsaldeko 16.45etatik, 19.45etara.

  Azoka berriz, abenduaren 12an egingo da, goizeko 10:30etik 13:30era ludotekan bertan.

Iturria: Oñati irratia