Jose Mari Bengoak eta Eder txakurrak Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa irabazi zuten atzo hirugarrenez

2017/09/04
Hilaren 24an Santa Lutziako zelaian arituko dira berriro

  Nagusitasun handiz eskuratu zuten txapela Jose Mari Bengoak eta Eder txakurrak atzoko Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketan. Egin beharreko ariketa guztiak gaindituta, 322 puntu eskuratu zituzten, bigarren sailkatu ziren Aitor Tato artzaina eta Nabar txakurrari 26 puntu aterata. Hirugarren postuan Migel Arregi oñatiarra eta Argi txakurra sailkatu ziren, 268 punturekin. Izan ere, azpimarratzekoa baita oñatiarren presentzia Legazpin atzo jokatu zen Gipuzkoako txapelketan: Sei artzainetatik hiru oñatiarrak izan ziren eta bik gainera, bina txakurrekin parte hartu zuten. Jose Mari Bengoak, esaterako, txapela jaso zuen Ederrez gain Txiki ere eraman zuen Legazpira.

  Bengoa eta Eder Gipuzkoa ordezkatuz Oñatiko nazioarteko txapelketan parte hartuko dute hilaren 24an. Baina aurretik,  beste zita garrantzitsua izango dute Atxondon, hilaren 16an, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa jokatuko baita.

Iturria: Oñati Irratia

Jose Mari Bengoa eta Eder txakurra