Jose de Azpiazu Musika eskolako arduradunek publikoki eskerrak adierazi nahi dizkiete, apirilaren 27an ospatu zen MUSIKALDIAn, lagundu zuten guztiei.

2013/05/08
Euskal Herriko musika eskolen urteko jaia da MUSIKALDIA, Oñatin, aspaldiko partez goiz eta arratsaldez ospatu zena.

  Ekintza berezi honek ia 3000 musika ikasle ekarri zituen gurera. Guztia antolatzeaz arduratu zen Jose de Azpiazu Musika eskolako lagunek, lehen balantzea egin dute eta guztiz positiboa dela adierazi digute.

  Halako ekintza handi bat aurrera eramateko, laguntzaile asko izan zituzten: ikasle, irakasle, guraso eta egunean bertan, antolaketan parte hartu zuten beste hainbat herritar ere bai. Guztiei, publikoki, eskerrak eman nahi dizkiete.

  Eskerren zerrenda horretan, erakundeak ere aipatzen dira: Eusko Jaurlaritza, Euskal Herriko Musika eskolen elkartea eta Oñatiko udala, bestelako enpresa eta entitate laguntzaileekin batera.

  Eskertze oharra, MUSIKALDIAk aurten izan duen leloa aipatuz amaitzen da: “barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu!”,  gure egunerokotasunean eta luzaroan bizirik irauten dezan desioaz. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!