Jorge Aranes bergararrak irabazi du tenis txapelketa

2011/07/08
Guztira 25 lagunek hartu dute parte. Kirol zerbitzuak txapelketako maila ona nabarmendu du.

Maiatzaren 14an hasi zuten Oñatiko tenis txapelketa eta uztailaren 3an bukatu zuten. 25 lagunek hartu dute parte guztira. Sailkapena da:

  1. Jorge Aranes
  2. Eneko Ariznabarreta
  3. Eneko Fernandez
  4. Gorka Bergaretxe

Tenisarekin kirolariek duten hurrengo hitzordua da Mikel Deuna Tenis Txapelketa 2011. Irailaren 17an hasiko da eta izenematea irailaren 1etik 14ra izango da.

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!