Jesus Odriozola harakinak Euskal Okela saria jaso zuen atzo

2019/12/17
Card image cap
Euskal Okela markaren 25. urteurrenean harakinak eta abeltzainak omendu zituzten

  Eusko Label ikurrak jatorria eta kalitatea bermatzen dion haragi bakarra da Euskal Okela. Egun 415 saltokitan banatzen dute erregistratutako 783 abeltzainek hazten duten ganaduaren haragia. Iazko datuen arabera, Euskal Okelak lau tona behi-haragi baino gehiago ekoitzi zituen, eta 19 pentsu fabrika, zazpi zatiketa areto eta baimendutako bost hilegi ditu atxikita, Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez.

  Euskal Okela marka sortu zuteneko 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin zen atzo Kursaal jauregian. Bertan izan ziren, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde eta HAZI fundazioko presidente Bittor Oroz eta baita HAZI fundazioko zuzendari Asier Arrese ere, besteak beste. Ekitaldian, hiruna harakin eta abeltzain omentzeko baliatu zen, tartean, Jesus Odriozola Oñatiko harakina.

  Euskal Okela, Eusko Labelaren K daramaten baimendutako harategietan bakarrik saltzen dira. Oñatin, halako lau daude, aipatu Odriozola harategia, Garai, Antxon eta Eroski.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!