Jaixetako etenaren ondoren, Udal Gobernu taldeak asteroko bilerei berrekingo die gaur.

2014/10/09
Lan zerrendan, tramitezko gaiak nagusi dira.

  Azken orduan eta lan zerrendaz kanpo beste gairen bat aurkeztu daitekeen arren, herenegun osatu zen gai zerrendan tramitezkoak dira nagusi, esan bezala. Eta horien artean, partikularrek egin asmo dituzten lanetarako udal baimen eskaerak: leihoak aldatu, teilatua konpondu edota ukuiluko forjatua eraberritzekoa, besteak beste.

  Udal langileen formakuntza hobetzeko datozen asteetan zenbaitek egingo dituzten ikastaroen berri emango da eta udaletxeko argindar eta telekomunikazio sareak berritzearen lehen zertifikazio edo ordainketaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira.

  Zenbait erakunde eta enpresek bidalitako idatziak ere aztertuko dira, hara nola, Ingurumen eta lurralde politika sailaren jakinarazpena, Ur Agentziaren idatzia edota Hijos Juan de Garai enpresaren izenean bidalitakoa.

  Arratsaldeko 6tan hasiko den tokiko gobernu batzarrerako lan zerrendan, guztira, 23 gai jaso dira.

Iturria: Oñati irratia