Jadanik 62.500 euro gastatu dira erosketa bonotan Kuttuna.org egitasmoaren bidez

2020/04/24
Card image cap
Udalak bonuen zenbatekoaren % 20a diruz laguntzen du

  Udala pozik agertu da Kuttuna.org ekimena izaten ari den harrerarekin. Aste bat igaro da udalak Kuttuna.org egitasmoarekin bat egin zuenetik eta, jadanik, 62.500 euro gastatu dira erosketa bonutan. Saldutako bono kopuruaz gain, 57 saltoki ekimenera batu direla azpimarratu du Udalak. Gogoratu, herritarrek erosten dituzten bonuen zenbatekoaren %20a diruz laguntzen duela udalak, ondorioz, orain arte, 12.500 euro eman du laguntza moduan. Bonuak eskuratzeko www.kuttuna.org webgunean kontu bat sortu behar da, erraza eta azkarra da.

  Bide batez, udalak dei egiten die osasun larrialdi egoeraren ondorioz beraien jarduera eten behar izan duten gainontzeko komertzio, ostatu eta zerbitzuen sektoreko saltokiei, Kuttuna.org egitasmoarekin bat egin dezaten. Zalantzak argitzeko edo alta prozesuan laguntzeko udalak 943 003 198 telefono zenbakia eta enplegu@onati.eus posta elektronikoa jarri ditu saltokien eskura.

  Magnet Kooperatibak garatu eta zabaldu duen irabazi asmorik gabeko egitasmoa da Kuttuna.org, egun itxita dauden denda eta zerbitzuetan erabailtzeko bonu txartelak erosteko web plataforma.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!