Txandak antolatu duen "PREZIO ZEHATZA" jokoaren erakusleihoa

2011/12/15
Kale Barriako Ritaneko erakusleihoan jarri diren produktu sortaren prezio zehatza asmatzean dago jokoaren gakoa. Horretarako, urtarrilaren 5a arteko epea izango da.

  "Prezio zehatza" lehiaketan parte hartzeko, aurrez, Txandako dendetan erosita, txarteltxoa jasoko dugu. Papertxo hori beteaz Ritaneko eskaparate osoaren ustezko prezioa idatzi eta elkarteko edozein dendetan utziko dugu. Saria, eskaparatearen prezio zehatza asmatzen duen pertsonak irabaziko du, edo pasa gabe preziora gehien hurbiltzen denak.

  Saria berriz, erakusleihoko produktu guztiak izango dira. Irabazlea beraz, pertsona bakarra izango da. Asmatzaileak bat baino gehiago badira, jendaurreko zozketa bidez erabakiko da sariaren irabazlea.

  Erakusleihoaren prezio zehatza eta irabazlearen izena, datorren urtarrilaren 11an ezaguaraziko da.

  • Hona hemen parte hartzen duten denden zerrenda.



Altuna estankoa D´or Laket 1 Sustrai
Amalur  
Distira Laket 2 Txantxi elek
Ane
Elorza
Lantzen Urtaza
Aramburu pinturak Hirukar
Mª Jose Urzai
Arkupe
Irizar estankoa Maibi Zelaia elek.
Arregi elek. Itziar optika Marku Arantxa mertzeria
Barue
Juanitosa
Mendizabal Chic
Bellotza
Kimu
Mizke Aramburu bitxitegia
Beloki    kukumiku Olalde oinetakoak Patxi oinetakoak
Cooperativa
Kuttun Sua Egaña okindegia