Iturri tabernan lapurrak sartu ziren atzo

2020/02/13
Card image cap
Kutxako dirua eraman zuten, ate ondoko leiho bat apurtuta

  Atzo goizaldera, 5:00ak inguruan gertatu zen, bizilagun batek adierazi duenez. Izan ere, lapurrak, edo lapurrek, ate ondoko kristala apurtu baitzuen lokalera sartu ahal izateko. Zuzenean diru kaxara bideratu omen zen eta hura zabalduta, zegoen dirua hartu eta alde egin zuen. Lehen salaketa jasota, Ertzaintzako zientifika arloko ordezkariak izan ziren tabernan aztarnak hartzen.

  Aspaldian ez da lapurretarik salatu Oñatiko taberna edo lokaletan, udaltzain-buruak adierazi digunez.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!