Iruzur saio baten berri eman du Ertzaintzak

2021/02/05
Card image cap
Osakidetzaren izenean telefonoz deitu eta etxekoen datuak eskatzen dituzte

  Covid-aren kontrako txertaketa antolatzen ari direnaren aitzakian etxekoen datuak eskatzen ari dira telefonoz deitzen duten ezezagun batzuek. Osakidetzatik edota udaletxetik deika ari direla esaten ei dute. Deiak, bereziki, adineko pertsonak bizi diren etxeetara egiten ari dira. Halakoak salatu dira Bizkaian eta Araban eta hemen inguruan ere gerta litezkeela eta adi egoteko gomendioa zabaldu da Ertzaintzatik.

  Ez Osakidetzatik ezta udaletxetik ere ez dira telefono deiak egiten ari. Gainera, etxekoen osasun daturik edo bestelakorik ez da sekula eskatzen. Halako deiak iruzurrak dira berez, eta gerora, lapurreta edo bestelako delituren bat egiteko asmoz egindakoak direla pentsarazten dio Ertzaintzari. Horregatik, halako deiren bat jaso ezkero, udaltzainei edo ertzainei berri ematea eskatzen da eta noski, daturik ez ematea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!