Irailaren 25eko hauteskundeetan, bozka kutxak Zubikoa kiroldegian jarriko dira berriro

2016/09/07
Dena gertu dago bihar gauerdian hauteskunde kanpainari ekiteko

  Astean zehar jarri dira hauteskunde kartelak itsasteko panelak. Ohikoa denez, Kultur etxeko jardineko burdinsarean, Bidaurretako  errotonda ondoko eta Galartza etxeko burdinsarean nahiz Garaineko finka eta Bidebarrieta kalean Kiroldegiko horman hamarna panel jarri dira. Horiezaz gain, plazako zutabeetan ere propaganda jarri ahal izango da.

  Bitartean, hauteskunde mahaitan presidente, bokal edo ordezko izateko izendatu diren herritarrei jakinarazpen dokumentazioa banatu zaie. 15 hauteskunde mahai zabalduko direnez 135 herritarrek jaso dute mahaitan egoteko deialdia. Irailaren 25ean herrian kokatuko diren 15 hauteskunde mahai horietatik 7, ikastolan jarri ohi zirenak, Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean kokatuko dira oraingoan ere. Posta bidez banatu diren hautesle errolda txarteletan jada hala jakinarazi da.

  Gogoratu bestalde, hauteskunde egunean dagokion mahaira joan ezin dutenek botoa postaz eman dezaketela. Zabalik dago horretarako eskaera epea. Eskaerak estatuko edozein postetxetan egin litezke. Horretarako azken eguna, hilaren 15a izango da. EAJk ere, tramite hori egiten laguntzeko zerbitzua egokitu du Batzokian. Astelehenetik ostiralera 11.30tatik 12.30tara eta 18.00tatik 19.00tara bertatik pasa daiteke edo telefonoz deitu, 943.780117 zenbakira.

Iturria: Oñati Irratia