Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Astea ospatuko da

2017/09/07
BIRZIKLETA AZOKA egingo da lehen egunean, Autorik Gabeko Eguna azkenean

  Europako beste herri batzuetan bezala Oñatin ere irailaren 16tik 22ra artekoa Mugikortasunaren Astea izango da.
Hiru ekintza nagusi antolatu dira: Birzikleta azoka, Autorik Gabeko Eguna eta gosaria txirrindularientzat.

  Iaz abiatutako bidetik Birzikleta azoka egingo da hilaren 16an frontoian. Bigarren eskuko bizikleta eta bestelako material osagarriren azoka izango da. Azoka 10:00tatik 13:00tara egingo da, plazako pilotalekuan esan bezala, baina horretarako material bilketa zapatu honetan bertan hasiko da. Txiki geratu zaizkielako edo bestela bazterrera utzi baina erabilgarri dauden bizikletak eta bestelako materiala saldu nahi dutenek hilaren 9, 12 eta 14an azokara eraman behar dute. Beheko solairuko postu batean egingo da material bilketa larunbatean, astearte eta ostegunean 11:00tatik 13:00era eta 17:00tatik 19:00tara. Hiru egun horietan batzen den materiala ikusgai eta salgai hurrengo larunbatean, hilaren 16an jarriko da.

  Autorik Gabeko Eguna berriz irailaren 22an ospatuko da Europa osoan eta baita Oñatin ere. Ostiral horretan 6:00tatik 21:00tara autoek ezingo dute herrigunetik ibili. Autorik Gabeko Eguna ordea ez da motordun ibilgailurik gabeko gune bat eratzera mugatuko. Oñatiarrak erabiltzaile aktibo izatera bultzatu nahi dira eta goizean lanera edo eskolara bizikletan doazenei gosaria eskainiko zaie. Txaketuaneko bidegurutze inguruan jarriko da hartarako aukera 5:45tatik 9:00tara.

Iturria: Oñati Irratia