Intxortako lubakietan borrokatu zutenei omenaldia eskainiko diete apirilaren 19an Elgetan, tartean, Regino Biain oñatiarrari

2015/03/23
Udalak, ekitaldia antolatzeko diru laguntza eman du

  Intxorta 1937 kultur elkarteak dihardu “Erresistenteen eguna” antolatzen. Aurten, Intxortako lubakietan borrokatu eta oraindik bizirik dauden gudari eta milizianoak elkartu nahi dituzte. Dagoeneko, batailoi ezberdinetan borrokatu ziren 21 lagun lokalizatu dituzte, tartean, Itxarkundia batailoi jeltzalean aritu zen Regino Biain oñatiarra.

  Antolatzaileak zerrenda osatzen ahalegintzen ari dira eta horretarako jendearen laguntza eskatu dute. Omenaldia, apirilaren 19an izango dela kontuan hartuta, beste miliziano edo gudari batzuk lokalizatzea ez da baztertzen, jakinik, bizirik aurkitzea ez dela xamurra izango, orain 78 urteko kontuez ari baikara. Zerrendatu dituzten gudarien bataz besteko adina 96-97 urte dira.

  Omenduko den gudari bakoitzari eskultura bana eman asmo zaio. Omenaldiak sortuko dituen gastuei aurre egiteko antolatzaileek diru laguntzak eskatu dizkiete erakunde ezberdinei. Oñatiko udalak 1000 € ematea erabaki du.

  Apirilaren 19an Elgetan egingo den “Erresistenteen egunean” Intxortako lubakietan borrokatu zuten gudari eta milizianoei omenaldia egingo zaie eta borroka haien irudikapen edo antzezpena egingo da.

 

Iturria: Oñati Irratia 

 

Intxortako borroken antzezpena