Ingurumen izaerako ekintzak diruz laguntzeko deialdi berria egin du udalak.

2014/03/07
Card image cap
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 5ean bukatzen da.

  Iazko urte erdialdera zehaztu ziren diru laguntza hauek, azaroa inguruan esleitu ziren. Udaleko ingurumen departamentuak aurtengo deialdia denboraz egin du eta 2014. honetan zehar ingurumenaren aldeko ekintzak egin asmo dituzten talde edo banakakoei, proiektuak gauzatu ahal izateko diru laguntza eskaintzen die.

  Udalak, 15.000 euroko diru partida finkatu du aurten ere, udalerrian ingurumenaren aldeko ekintzak burutzen dituzten irabazi asmorik gabeko talde eta elkarteen artean banatzeko. Diru laguntzak, ingurumeneko gaiei buruzko heziketa, informazioa, ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzeko jarduerak burutzeko eta hartara, ingurumena babestu edo berreskuratzeko lanak egiteko izango dira.

  Iazkoak, esaterako, San Martin, Olapoto eta Santa Lutziako zuhaiztiak seinaleztatu, ur zozoaren monitorizazioa egin eta Okola 6 kobazuloan lanak egiteko diru laguntzak eman zituen udalak.

  Aurten zein egitasmo aurkeztuko diren ikusi egin beharko da baina udalaren diruz laguntzen direnak urtean zehar burutu beharko dira.

Deialdia atzo argitaratu zen Gipuzkoko Aldizkari Ofizialean. Interesa dutenek, eskaerak udal bulegoetan aurkeztu behar dituzte. Horretarako epea, apirilaren 5ean amaituko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!