Oñatiko udala

Informatika laguntzailea aldi baterako kontratatu nahi du udalak

2019/06/25
Card image cap
Uztailaren 4an amaituko da hautaketa prozesura aurkezteko epea

  Orain hamabost egun hutsik geratu zen informatika laguntzaile lanpostua. Udalaren plantila organikoan gainera betetzeko dagoen  plaza da. Egun informatika arloak duen garrantzia kontutan hartuta, informatika laguntzaile plaza ahalik eta azkarren betetzeko premia du udalak eta horregatik, plaza behin behineko izaeraz osatzeko oposizio-lehiaketa egitea erabaki da. Oinarriak eta deialdia atzo arratsaldean argitaratu zen, izen-ematea irekiz.

  Kontratatuko den informatika laguntzailearen ardura nagusia udaleko sare eta informazio sistemen funtzionamendu egokia bermatu, egunerokotasunak sortutako arazoak konpondu eta ahal den heinean horiei aurre konponbidea ematen saiatzea da. Horretan, zerbitzu buruari lagunduko dio. Langile berriaren eginkizun nagusiak ere zerrendatu dira lanposturako deialdian. Hara nola, erabiltzaileen kontsulta eta erreklamazioak erantzun beharko ditu, diagnosia eta hardware nahiz softwaretako gorabeherak konpondu eta erabiltzeei aplikatzioetan lagunduz; erabiltzaileentzat beharrezkoak eta egokiak aurreikusten diren formazio saioak prestatu eta antolatu beharko ditu;  informazioaren segurtasunari dagozkion neurriak hartu beharko ditu; teknika berrietan, tresna informatikoetan, ekipoetan eta abar eguneratuta egon beharko du; sistema eragileak nahiz hauen datu baseak kudeatu eta mantendu beharko ditu eta intranetaren funtzionamendu egokia bermatu eta mantentze teknikoaz arduratu beharko da, besteak beste.

  Informatika laguntzaile lanpostura aurkeztu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: goi mailako batxilergoa, lanbide heziketa II informatika arloan edo pareko titulazioa izatea, eta euskarari dagokionean, 3. hizkuntza eskakizunaren pareko euskara maila egiaztatuta izatea.

  Informatika laguntzaile lanpostua betetzeko hautaketa prozesura aurkezteko epea zabalik dago jada, uztailaren 4ra arte. Eskaerak, udaletxeko HAZ bulegoetan aurkeztu behar dira eta eskaera orriarekin batera, nortasun agiriaren fotokopia, eskatzen diren euskara maila eta formazio akademikoaren agirien kopiak eta adierazten den lan esperientzia eta formazio osagarria egiaztatuko duten agirien kopiak presentatu beharko dira.

  Lan eskarmentua eta prestakuntza osagarria lehiaketa fasean baloratuko dira. Aurrez, oposizioaldian, ariketa teoriko-praktikoa gainditu beharko da. Behin behineko izaeraz beteko den informatika laguntzaile lanpostu honi eta hautaketa prozesuari dagozkion oinarriak udaleko web atarian ikusgai daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!