Oñatiko udala

Informatika laguntzaile lanposturako azterketaren emaitzak argitaratu dira

2019/07/18
Card image cap
Hautagai bakarra aurkeztu zen eta ez du ariketa gainditu

  Udalak bete asmo duen informatika laguntzaile lanposturako azterketa teoriko-praktikora aurkezteko aukera hiru hautagaik zuten, baina bakarra agertu zen atzo froga egitera. Hautagai bakar horrek ez du ariketa gainditu. Hala ikusten da atzo arratsaldean argitaratu ziren emaitzetan. Halakoetan egin ohi denez, erreklamazioetarako epea zabaldu da astelehenera arte.

  Orain hilabete inguru hutsik geratu zen informatika laguntzaile lanpostua lehenbailehen bete asmo zuen udalak, eta horregatik deialdia egin eta azterketa bakarrerako hitzordua epe laburrean jarri da. Baina une honetako emaitzak eskutan, deialdia bertan behera utzi beharko da. Aurrera begira zer egin erabakitzeko dute oraindik udal arduradunek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!