IKT jardunbide egokien programa berriro eskaintzen du Mankomunitateko Turismo Departamentuak

2017/01/11
Card image cap

Informazio eta Komunikazio Teknologiak turismo sektorean txertatu eta egokia erabiltzen laguntzeko programa berriro eskaintzen du Mankomunitateko Turismo Zerbitzuak. Debagoieneko Turismo Departamentuak urteak daramatza Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin elkar lanean, eskualdeko turismo sektoreari zuzenduta, IKT, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak era egokian erabiltzen laguntzeko programa eskaintzen. Debagoieneko hainbat establezimenduk aprobetxamendu egokiaz gauzatu duten programa da eta orain arte, horretarako aukera izan ez dutenei 2017. honetan parte hartzera gonbidatzen zaie. Horretarako laguntza programa berriro martxan jarriko da.

  IKT jardunbide egokien programa honen bidez, Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliz enpresen lehiakortasuna hobetzea da helburua. Baina horrezaz gain, turismo negozioan, edonolakoa delarik ere, teknologia berriak ezartzeko egon daitezkeen oztopoak gainditzea; sektoreko enpresetan teknologien jardunbide egokia sustatzea; enpresen hobekuntza prozesuan laguntzea edota hobetze orokorrerako Debagoiena turismo destino edo helmuga egokia denaren kontzientzia sustatzea dira programa berezi honen beste helburu batzuk.

  Zabalik dago 2017ko egitasmoan parte hartu nahi duten turismo establezimenduetarako izen-emate epea. Egitarauaz informazio osagarria nahi duenak edo zuzenean programan parte hartzeko izena eman nahi duenak Debagoienako Turismo Departamentuarekin harremanetan jarri behar du. Izena emateko azken eguna, ostirala, hilaren 13a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!