Igeltsero ofizial plaza betetzeko hautagaien merituak baloratu dira

2020/12/09
Card image cap
Erreklamaziotarako epea gaur amaitzen da

  Bizi-bizi doa udal plantilan hutsik dagoen igeltsero ofizial plaza betetzeko hautaketa prozesua. Pasa den astean lehen azterketaren emaitzak jakinarazi eta gutxira, prozesuan parte hartzen duten hiru hautagaien merituak baloratu eta argitaratu ditu epai-mahaiak. Agiri bidez egiaztatutako titulazio ofizialak, prestakuntza osagarria, esperientzia profesionala eta C motako gida baimena izatea baloratu dira. Hautagai bakoitzak lortutako behin behineko puntuazioa pasa den astearen hondarrean argitaratu zen, erreklamaziotarako epea irekiz. Hautagai batek ez zuen egiaztagiririk erantsi lanpostura aurkezteko eskaeran eta erreklamazio epe barruan osatu ahal izango du hutsune hori. Baina arin egin beharko du, dagoeneko egin ez badu, gaur amaitzen delako erreklamazioak egin edo dokumentazioa osatzeko epea.

  Aldi berean, bigarren azterketarako deialdia ere kaleratu da. Bete beharreko lanarekin erlazionatutako ezagutza teorikoak zerrendatu ziren lanpostu deialdiari atxikitako gaitegi espezifikoan eta horren inguruko azterketa egingo da astelehenean, abenduaren 14an. Udaletxean 10:00tan hasiko den azterketa teorikora musukoaz eta boligrafoaz joan beharko dira hautagaiak.

  Hiru dira hautaketa prozesura onartu ziren hautagaiak eta lehen azterketa gaindituta hirurek aurrera jarraitzen dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!