Igeltsero ofizial lanpostua betetzeko azterketaldia bihar osatuko da euskarari dagokion ariketa eginda.

2014/02/05
3 lagunek egin behar dute azken azterketa hori.

  Udalak aldi baterako bete asmo duen lanpostu honetarako, bigarren hizkuntza eskakizunaren maila zehaztu zen. Hori agiri bidez frogatu dutenek ez dute biharko azterketa egin beharrik izango. Baina  hautaketa prozesuan aurrera egin duten 6 lagunetatik 3k ez dute egiaztagiria presentatu eta ondorioz, horiek bai, duten euskara ezagutza biharko frogan erakutsi beharko dute. Azterketa, udal euskaltegian izango dute eguerdiko 12etatik aurrera.

  Argitu behar da, biharko proba gainditzeak hautaketa prozesu honetarako soilik balioko duela. Alegia, proba gainditzen dutenek ez dute beste lanpostu batzuetara presentatu ahal izango diren agiri ofizialik eskuratuko.

  Biharko ariketarekin, udal brigadan arituko den igeltsero ofiziala aukeratzeko azterketaldia osatuko da. Hautagaiek agiri bidez egiaztatu zituzten merituak dagoeneko baloratu dira, beraz, lanpostua beteko duen langilea egun gutxi barru kontratatzeko moduan izango da udala.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!