Igandean abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

2015/09/14
Card image cap
Maider Arregi oñatiarra irailaren 27an Lasarte- Orian jokatuko den final zortzireneko saioan arituko da

  Udaberrian Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatu ondoren, irailaren 20an abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Gipuzkoa Bertsotan fasea 74 bertsolarirekin abiatu zen, tartean, bost oñatiar . Talde zabal hartatik 30ek lortu zuten txapelketarako txartela eta Oñatiko Bertso Eskolak ere izango du ordezkaririk, Maider Arregi.   

  43 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Hiru hilabeteko epean, 15 saio jokatuko dira: sei final zortziren, bost final laurden, hiru finalaurreko eta finala. Final handia abenduaren 20an Donostiako Ilunben jokatuko da. Saioetako sarrerak aurrez erosi ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus  webgunean. Horrez gain, saioen egun berean ere jarriko dira salgai, aretoan bertan.

  2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa Beasainen hasiko da domekan. Maider Arregi oñatiarrak berriz, hurrengo astean, irailaren 27an Lasarte-Orian kantatuko du. Txapelketa Debagoienera ere hurbilduko da, urriaren 10ean final zortzirenetako saioa Arrasaten jokatuko da eta azaroaren 8an, azken final laurdena Eskoriatzan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!