Oñatiko udala

Ia 200 herritarrek parte hartu dute “Aurrekontuak herrijorran” eztabaida prozesuan

2011/11/07
Herritarren ekarpenak kontutan hartuta datorren urteko aurrekontuen proposamenari azken ukitua ematen ari da gobernu taldea. Zirriborroa bihar argitaratuko da.

  2012ko udal aurrekontuen proposamena bide ezberdinetatik argitaratu eta zabalduko da. Euzko Alderdi jeltzaleari zuzenean emango zaio eta batzorde edo sail bakoitzeko tailer-bileretan parte hartu duten eragileei ere, dagokien atala helaraziko zaie, egindako ekarpenak egoki jaso diren egiaztatu dezaten. 

Udal aurrekontuen zirriborroa publiko eginda, zuzenketak egiteko bi asteko epea irekiko da.
Orokorrean eta interesa duten herritar guztien eskura bestalde, herrijorran.info web-gunean zintzilikatuko dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!