Ia 12.500 euroko ekarpena egingo dio Zubillagako abere hiltegiari Udalak, urteko lehen ordainketa kontzeptuan

2017/02/06
Oñati hiltegiko parte diren 12 udaletako bat da

  Azaroaren 23an egin zen batzar orokorrean, hiltegiko aurtengo aurrekontua eta sozietatean partaide diren herriek egin beharreko ekarpena onartu ziren. 12 dira Zubillagako hiltegia elkartean parte hartzen duten udalak, eta guztien artean, 190.000 euroko ekarpena egingo dute aurten. Ekarpena, hiltegiak dituen maileguak, finantza errentamenduak, isurketa tasa eta beste batzuek sortutako gastuei aurre egiteko erabiliko da.

  Oñatiko udalak ia 25.000 euroko ekarpena egingo du aurten, Zubillagako hiltegia elkarteko kapitalaren % 13aren jabe den aldetik. Orain, lehen  zatiaren ordainketa egitea erabaki da, 12.426 euro ordainduko dira.

  Zubillagako hiltegiko elkartea merkatal izaerako elkarte publikoa da eta  inguruko 12 udalek parte hartzen dute. Debagoienako zortziak eta Aramariorekin batera, Urola Garaiko Legazpi, Zumarraga eta Urretxuko udalak ere bazkide dira. Bakoitzak duen biztanle kopuruaren eta abelburu kopuruaren arabera diru ekarpena egin zuen hasieran eta hala jarraitzen dute. Arrasate eta Bergara dira ekarpen handiena egin zutenak, ia % 24 eta % 17a, hurrenez hurren. Oñati hirugarrena da, %13arekin, esan bezala, eta laugarrena berriz, Zumarraga ia % 11rekin.

Iturria: Oñati Irratia