Irailaren 3tik aurrera, herritarrentzako udal zerbitzua plazako sarrera nagusitik bideratuko da.

2012/08/31

  Aldaketak herritarrei zerbitzu hobea emateko dugun nahiari erantzuten dio eta udal langileen artean sortu den “Herritarren Asebetetze Taldea” izan da proposamena garatu eta exekutatzeaz arduratu dena.

  Taldean jarri dituzten helburuak hobeto betetze aldera espazio aldaketak proposatu dituzte eta hortik datoz aldaketa hauen arrazoiak. Beraien hausnarketatan herritarra jarri dute erdigunean eta hauei zerbitzu hobea eman nahian proposatu dira aldaketa horiek. Bestalde, aldaketekin herritarrek errazagoa izango dute igogailurako sarrera, udal eraikinaren irisgarritasun irizpideak hobeto beteaz.

UDAL GOBERNU TALDEA

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!