Hondakinen kuboak eta esekitokiak errazago identifikatzeko kode zenbaki handiagoa duten pegatinak jarriko dira

2018/05/22
Card image cap
Posta bidez bidaltzen ari dira erabiltzaileentzako pegatina berriak

  Hondakinen bilketa sistema hobetzeko jaso zen iradokizunetako bat da kubo eta esekitokietako pegatinak ikusgarriagoak egitea. Erabiltzaile bakoitzari dagokion kode zenbakia handitu da eta ondorioz, pegatinen tamaina ere bai. Erabiltzaileei gutun bidez ari da Mankomunitatea kodedun pegatina berriak bidaltzen. Erabiltzaileek etxean dituzten kuboetan, lehengo pegatinen gainean, itsatsi beharko dituzte pegatina berriak eta esekitokietan jartzeaz, Mankomunitateko langileak arduratuko dira. 

  Pegatina berrietan agertzen den kodea, lehengo berbera da. Aldatzen den bakarra tamaina da. Aldaketaren helburua hondakinen kuboak eta esekitokiak xamurrago identifikatzea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!