Hondakinen bilketa aurreratu eta arratsaldeko lehen ordutan egingo da astelehenean

2018/12/28
Paperaren kubo urdina eta pardelen poltsak eguerdian atera beharko dira

  Pasa den astean bezala, datorren astelehenean ere, hondakinen bilketa-kamioiak 13:30tan irtengo dira zerbitzua betetzera. Horrek esanahi du, normalean, iluntzean atera ohi den papera lehenago atera beharko dela. Mankomunitateko arduradunek, kubo urdinak eta pardelen poltsak 13:00etarako ateratzeko eskatu dute. Eta ez behintzat, iluntzean, behin kamioiek bilketa amaitu ondoren.

  Neurri honekin, hondakinen bilketa zerbitzua ziurtatu eta aldi berean, horretan diharduten langileen jai eskubidea bermatu nahi du Mankomunitateak. Normalean gaueko lan txanda betetzen badute ere, astelehenean egunekoa beteko dute, hondakinak batu ondoren Gabon Zahar gaueko ospakizunez gozatzeko aukera izanez.

Iturria: Oñati Irratia