Hondakinen bilketa “berezia” egingo da Herri Egunean eta Errosarixo Bixamon egunean Kale Zaharra, Kale Barria, Atzeko Kale eta Foruen Enparantzako merkatari, ostalari eta elkarteentzat

2015/10/02
Errosarixo Bixamoneko karrozak eta osagarriak uzteko biltokia egokituko da Aita Mortara kalean

  Bihar eta astelehenean erdiguneko kaleetako denda, taberna, jatetxe eta elkarteei ez zaie dagokion hondakin frakzioa lokal aurrealdean jasoko eta aurrez jakinarazitako batze puntuetara eraman beharko dituzte: Kale zaharra eta Foruen Enparantzakoek: Maiatzaren 1a plazara eraman beharko dituzte kuboak, ONCEko kabina ondoko aparkalekura. Atzeko kalekoek, Iturritxo inguruko ONCEko kabina ondora, eta Kale Barriakoek, Ramon Irizarreko zintzilikarioak dauden gunera edo Portu plazako espaloira.

  Kale Barria, Kale Zaharra, Atzeko Kale eta Plazan dauden ostalari eta merkatariei kuboak, ordurako ateratzea eskatzen zaie Puntualak izatea eta goizeko 9etarako hondakinak batze puntuetara eramatea eskatzen zaie, kamioiek erdiguneko bilketa lana lehenbailehen amaitu dezaten. Gainontzeko kale eta zonaldeetan lokal atarietan jasoko da dagokion hondakin gaia.

  Errosarixo Bixamon egunean bestalde, karrozak eta osagarriak uzteko biltokia Aita Mortara kalean, institutu atzealdeko aparkalekuan egokituko da. Halako hondakinak kale bazterretan uztea ekidin nahi da.

  Errosarixo Bixamoneko mozorroa borobiltzearren egiten diren karrozak uzteko biltegia egokituko da aurten ere. Goizean, hara eta hona eramaten diren osagarriak, arratsaldeak aurrera egin ahala edozein kale bazterretan uzten zirela ikusita, gune berezia prestatuko da Aita Mortara kalean, institutu eta unibertsitate atzealdeko aparkalekuan. Biltokia erabiltzea eta karroza eta elementu osagarriak edozein bazterretan ez uztea eskatzen da.

Iturria: Oñati Irratia