Hondakinen bilketa “berezia” egingo da Herri Egunean eta Errosarixo Bixamon egunean Kale Zaharra, Kale Barria, Atzeko Kale eta Foruen Enparantzako merkatari, ostalari eta elkarteentzat.

2014/10/03
Card image cap

  Bi egun horietan aipatu kaleetako denda, taberna, jatetxe eta elkarteei ez zaie dagokion hondakin frakzioa lokal aurrealdean jasoko eta aurrez jakinarazitako batze puntuetara eraman beharko dituzte:

  •   Kale zaharra eta Foruen Enparantzakoak: Maiatzaren 1a plazara eraman beharko dituzte kuboak, ONCEko kabina ondoko aparkalekura eraman beharko dituzte kuboak.
  •   Atzeko kalekoek, Iturritxo inguruko ONCEko kabina ondora.
  •   Eta Kale Barriakoak, Ramon irizarreko zintzilikarioak dauden gunera edo Portu plazako espaloira.

  Kale Barria, Kale Zaharra, Atzeko Kale eta Plazan dauden ostalaritza eta merkatariei beraz, bihar eta astelehenean ez zaie dagokion hondakin frakzioa lokal atarian jasoko, aipatu batze puntuetan baizik. Hori bai, kuboak, ordurako ateratzea eskatzen da. Puntualak izatea eta goizeko 9etarako kuboak batze puntuetara eramatea eskatzen da. Kamioiek erdiguneko bilketa lana lehenbailehen amaitu dezaten.

  Gainontzeko kale eta zonaldeetan lokal atarietan jasoko da dagokion hondakin gaia.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!