Hondakin organikoak konpostatzen dituzten herritarrek udalaren gutuna jasoko dute dagokien diru laguntzaren bila pasa daitezen

2016/06/20
Card image cap
25 txantxi eskuratuko dituzte diru laguntza kontzeptuan

  Aste honetan bidaliko dira diru laguntzaren berri ematen duten gutunak. Guztira, 513. Tartean, urteko lehen edo bigarren hiruhilekoan baja eman duten herritarrei ere gutuna bidaliko zaie, konposta egiten aritu diren denborari dagokion diru laguntza zatia jaso dezaten. Guztiek, diru laguntza hori txantxitan eskuratuko dute.

  Hondakinen esekitokiak dauden guneetan % 100ean konpost-egile direnei aplikatu ohi zitzaien hobaria diru laguntza moduan ematen hasi zen iaz Udala.  % 100 konpost-egile esatean zera ulertu behar dugu, esekitokietara kubo marroia atera ez eta hondakin organikoak konpost eginez kudeatzen dituzten herritarrak. Askok, herrian bertan dauden auzo-konpost guneetara eramaten dituzte hondakinak, beste batzuk berriz, baserrietan edo beste terrenoren batean dituzten konpostadoreetara. Baina guztiek, kubo marroia esekitokietara ez ateratzeko konpromiso idatzia dute Udalarekin. Halako 513 lagun edo familia zegoen erroldatuta urte hasieran eta hondakinak kudeatzeko egiten duten ahaleginaren sari gisa, zabor tasan % 25aren pareko den diru laguntza jasoko dute.

  Iaz, martxo inguruan banatu ziren diru laguntza honi dagozkion txantxiak. Aurten, diru laguntza urte erdian bideratzea erabaki da eta gutunak, aste honetan bertan banatuko dira, esan bezala. Gutunean, txantxien bila udaletxetik pasa behar dutela jakinaraziko zaie herritarrei. Horretarako, nortasun agiria aurkeztu behar dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!