Hiru zebrabide altxatu berri egin dira herriko gune ezberdinetan

2021/01/20
Card image cap
Zoladura konpontzeko lanen baitan 2020rako zehaztutakoak osatu dira

  Inguruko bizilagunen eskaerei erantzunez hiru zebrabide altxatu berri egin dira herriko gune ezberdinetan: Otadui zuhaiztian, Kurtzetxo inguruan; Kurtzebide kalean, Euskadi etorbidea 11 zenbakia den eraikinaren atzealdeko bidegurutzean eta Berezaoko Natra enpresa parean. Ibilgailuak abiadura handian pasatzeagatik puntu arriskutsua izatea edota oinezkoek errepide zeharkatzeko zebrabiderik gertu ez egotea kontutan hartu da aipatu hiru gunetan altxatutako zebrabideak egiteko.

  ORSA enpresa aritu da lanak egiten eta zebrabideak ez ezik, euri-urak bideratzeko lanak eta dagokion lurreko seinaleztatzea ere egin du. Lanen aurrekontua, BEZa kanpo, 16.766  euro izan da.

  Lanok aurten amaitu diren arren zoladura konpontzeko 2020rako zehaztutako programazioaren baitan kokatzen dira. Aurrez, Euskadi etorbideko eta Lizaur kaleko 1 eta 3 zenbakien pareko zoladura konpondu zen, hormigoizko eta asfaltozko zoladurak konpontzeko KIMINOR materiala hornitu zen eta zoladura tratamendu irristagaitza eman zen hainbat lekutan.     

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!