Hiru auzo bide asfaltatuko dira aurten
Apirilaren 24ko auzo alkateen foroan adostutakoaren arabera, hiru baserri bide asfaltatuko dira: Uribarrin, Azkarraga Errota baserrirako aldapa; Garagaltzan, Errotatxo baserrirako auzo bidea Lamiategiko bidegurutzetik hasita eta Zubillagan, Erguiña baserrirako bidean dauden hainbat zulo. Asfaltatze lan hauek ia 57.000 euroko aurrekontua dute eta Firmes Alaveses enpresak egingo ditu.
Enpresa berarekin hitzartu da herri gunean dauden hainbat kaleetan asfaltatze lanak egitea: Portu kalean, Santa Marina plazan Pakita altzariak aurrealdean, San Lorentzo auzoan 16 eta 17 zenbakien atzealdean, Ibarran Cegasa ondoan eta Berezao industrialdea Natra ondoan. Kaleko eta auzoetako asfaltatze lanak elkarren segidan egingo dira, uztaila amaiera abuztuko lehen hamabostaldian zehar.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!