Hijos de Juan de Garay enpresako hitzarmen kolektiboa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da

2015/11/06
Card image cap
Hitzarmenak, 2016ko amaierara arteko indarraldia du

  Uztailaren 27an sinatu zuten Hijos de Juan de Garay enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak 2015 eta 2016rako lan hitzarmen kolektiboa. Dokumentua erregistratu zedin, irailaren 24an aurkeztu zen enplegu eta gizarte politiketako Gipuzkoako lurralde ordezkaritzan,eta gaur berriz, lurraldeko boletinean argitaratu da.

  Lan hitzarmenaren indarraldia, 2016ko abenduaren 31ra arte da dokumentuak berak zehazten duenez. Lehen kapituluan eta soldatari dagokionean, aurten 2014ko KPIa gehi % 2,3ko igoera gauzatzea zehazten du eta datorren urterako % 1,7ko bermea jartzen da, 2015eko KPIa % 1aren azpikoa bada eta horren gainetik badago, KPIa gehi % 0,7 igotzea aurre ikusten da.

  Hijos de Juan de Garay enpresako lan hitzarmen kolektiboa oso osorik argitaratu da gaurko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!