Higiezinezko ondasunen gaineko zerga ordaintzeko epea uztailaren 8ra arte luzatu da

2016/06/28
Ordainketa egiteko duten ondasun jabeei gutunak bidali zaizkie epea amaitzen ari dela jakinaraziz

  Herritar gehienek higiezinezko ondasunen gaineko zergaren ordainketa kutxa edo banketxeen bitartez helbideratuta duten arren, horietako zenbait itzuli egin dira eta gainera, helbideratu gabeko asko kobratzeke daude oraindik. Gaur goizean, ia 700 errezibo ordaindu gabe zeuden. Gehienak, 591, hiri lurretan dauden ondasunei dagozkionak dira, contribución urbana moduan ezagutzen zena eta 76, landa lur ondasun moduan kalifikatutakoei dagozkie. Ofizialki, ekainaren 30ean amaitzekoa zen zerga hau ordaintzeko borondatezko epea. Udalak ordea, epe hau luzatzeko ohitura du eta aurten ere, hala egitea erabaki du. Higiezinezko ondasunen gaineko zerga ordaintzeko epea uztailaren 8ra arte luzatzea erabaki du.  Ordaintzeko dauden 667 errezibo horien titularrei gutun bidez jakinarazi zaie luzapen honen berri. Gutunak datozen egunotan iritsiko dira.

  Ordaintzeke dauden ia 700 erreziboak maiatzaren 16an  bideratu ziren guztien % 6 da. Baina errezibo horien ordainketatik ondasun higiezinen gaineko zerga kontzeptuan jasotzea aurre ikusten zenaren  % 12,5 jasoko du Udalak.  Horrek esanahi du, ordaintzeko falta diren horietako batzuek tasa handia dutela. Enpresak izan ohi dira ordainketa handia egin behar izaten dutenak eta jakinekoa da, hauek azken egunetara itxaroten dutela ordaintzeko.
Oraindik dagokion zerga ordaindu ez duen ondasun baten jabe orok, izan enpresari izan herritar partikular, uztailaren 8ra arteko epe luzatua du zorra kitatzeko. Epe hori beteta erreziboek, % 5aren penalizazioa edo ordainketa gehigarria izango dute.

Iturria: Oñati Irratia