Higiezinezko ondasunen gaineko zerga ordaintzeko epea uztailaren 10a arte luzatu da

2015/06/26
Ordainketa egiteko duten ondasun jabeei gutunak bidaliko zaizkie epea amaitzen ari dela jakinaraziz

  Herritar gehienek higiezinezko ondasunen gaineko zergaren ordainketa kutxa edo banketxeen bitartez helbideratuta duten arren, horietako zenbait itzuli egin dira eta gainera, helbideratu gabe asko kobratzeke daude oraindik. Gaur goizean, ia 700 errezibo ordaindu gabe zeuden. Gehienak, 609 hiri lurretan dauden ondasunei dagozkionak dira, “contribución urbana” moduan ezagutzen zena eta 84, landa lur ondasun moduan kalifikatutakoei dagozkie.

  Ofizialki, ekainaren 30ean amaitzekoa zen zerga hau ordaintzeko borondatezko epea. Udalak ordea, epe hau luzatzeko ohitura du eta aurten ere hala egitea erabaki du. Higiezinezko ondasunen gaineko zerga ordaintzeko epea uztailaren 10a arte luzatzea erabaki du.  Ordaintzeko dauden 693 errezibo horien titularrei gutun bidez jakinaraziko zaie luzapen honen berri. Gutunak datorren aste hasieran iritsiko dira.

  Ordaintzeke dauden ia 700 erreziboak maiatzaren 15ean  bideratu ziren guztien % 6a pasatxo da. Baina errezibo horien ordainketatik ondasun higiezinen gaineko zerga kontzeptuan jasotzea aurre ikusten zenaren ia
% 13a jasoko du Udalak.  Horrek esanahi du, ordaintzeko falta diren horietako batzuek tasa handia dutela. Enpresak izan ohi dira ordainketa handia egin behar izaten dutenak eta jakinekoa da, hauek azken egunetara itxaroten dutela ordaintzeko.

  Oraindik dagokion zerga ordaindu ez duen ondasun baten jabe orok, izan enpresari izan herritar partikular, uztailaren 10era arteko epe luzatua du zorra kitatzeko. Epe hori beteta erreziboek, % 5aren penalizazioa edo ordainketa gehigarria izango dute.

  Errekargoa aplikatuta edo errekargorik gabe, kontua da, udalak aurten higiezinezko ondasunen gaineko zergari dagozkion 10.788 errezibo prestatu dituela. Etxe, lokal edo terreno baten jabe den orok ordaindu behar du udalaren kontribuziñoa.  9.424 ordainagiri  contribución urbana deritzon zergari dagozkio eta 1364, rusticari.
Udalak, higiezinezko ondasunen gain aplikatzen den zerga honetatik aurten bi milioi eta 205 mila euro jasoko ditu. Iaz baino kasik 15.000 euro gehiago.

Iturria: Oñati Irratia

Kale zaharra