Herriko merkatarientzat, lau orduko jardunaldi-tailerra antolatu da KOMUNIKAZIOA ETA GIROTZE KOMERTZIALA gaiaren inguruan.

2012/05/16
Izena emateko epea, ostiralean, hilaren 18an amaitzen da.

   Sozioekonomia herrijorran programazioaren baitan merkatarientzat antolatu den jardunaldi hauek, datorren astelehen eta asteartean egingo dira, hilaren 21eta 22an. Dendarien ordutegia ezagututa, tailerra, arratsaldeko lehen orduan, 14:30etik 16:30era egingo.

  Komunikazioa eta girotze komertzialaren inguruko jardunaldi hauek udalak Txandarekin elkarlanean antolatu ditu. Baina irekiak dira herriko merkatari guztientzat, Txandako kide izan ala ez.

  Interesa dutenei, hori bai, aurrez izena ematea eskatzen zaie. Bi bide zehaztu dira horretarako, telefonoz, udaletxera deituta: 943 78 04 11 edota emaila, honako helbidera bidalita: soziekonomia@herrijorran.info.

  Guztira lau orduko iraupena izango duten jardunaldi hauen baitan, herriko denda eta enpresen ekintzak nola sustatu, herriko merkataritza ezagutzera nola eman, salmentak handitzeko zer egin edota bezero berriak erakartzeko bideak aztertuko dira besteak beste.