Herriko ikastetxe eta guraso elkarteak hasi daitezke jada Udalaren diru laguntza eskatzen

2016/01/29
Deialdia gaur argitaratu da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean

  Astean aurreratu bezala, estreinako aldiz argitaratu da GAOn, herriko ikastetxe eta guraso elkarteei zuzenduta Udalak ematen dituen diru laguntzen deialdia. 2015-2016 ikasturtean Oñatiko ikastetxeek eta bertako diharduten guraso egingo dituzten jardueren gastuei aurre egiteko 87.000 euroko diru partida dauka Udalak. Diru laguntza horiek eskatzeko epea gaur ireki da eta jakina zenez, otsailaren 11ra arte luzatuko da.

  Herriko ikastetxe eta guraso elkarteei eskaintzen zaizkien diru laguntzak aspalditik ematen ditu Udalak, 2002ko iraileko Osoko Bilkuran diru laguntza hauek norgehiagoka prozedura bidez emateko ordenantza onartu baitzen. Azken urteetan hainbat egokitze egin dira eta gaur egun, herriko ikastetxeei eman ohi zaizkien diru laguntza hauen banaketan, ikasle kopurua, eskola kirolean duten partaidetza edota hizkuntza normalkuntzarako errefortzu egitasmoak hartzen dira aintzakotzat, besteak beste. Guraso elkarteen kasuan berriz, gauzatuko den  ekintza programa. Egitasmo horien berri eman beharko dute diru laguntza eskaeran.

Iturria: Oñati Irratia