Herriko hainbat denda OSTIRAL BELTZA eguna ospatzen ari dira

2015/11/27
Card image cap
Lokalak beranduago itxiko dituzte eta % 20ra arteko deskontuak eta eskaintza bereziak egingo dituzte

  Kalebarria eta Lazarraga kaleko dendak dira nagusiki Ostiral beltza ekimenarekin bat egin dutenak, baina herriko beste hainbat gunetakoek ere, Bidebarrieta ingurukoek esaterako, kartel beltzak jarri dituzte euren erakusleihotan. Karteletan adierazten denez, gaur, dendak, 22.00ak arte zabalik izango dituzte eta deskontu eta eskaintza bereziak egingo dizkiete bezeroei.

  Hiriburu eta herri handitako denda kateek halako promozio kanpainak egiten dituzte Gabonen aurretik. Iaz, eta Txandaren eskutik, Oñatin ere, hala egin zuten hainbat dendek eta aurten, beren kabuz errepikatzea erabaki dute, beti ere, aipatu denda kateen konpetentziari aurre egin asmoz.

  Gabonetako erosketak azken ordura arte utzi gabe, bezeroentzat beti erakargarriak diren beherapen eta opariak dira azaroko azken ostiral honetara mugatuko den promozio berezi honen oinarria. Herriko eroslea saritzeko beste bide bat da.

  Oñatin, nagusiki jantzi dendak eta osagarriak saltzen dituztenak dira ekimenarekin bat egin dutenak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!