Herrijorran Kultura hilabeteari hasiera emanez, KUKUTZA ASTEA izango da.

2012/01/26
Card image cap
Adin guztietako publikoari zuzenduta, tailerrak, antzerkia, bazkaria eta kontzertuak prestatu dira.

  Kukutzako espirituak Oñati okupatzea da atzo aurkeztu zen Kukutza astearen asmo edo ideia nagusia.
Izan ere, KUKUTZA 3. belaunaldiko gaztetxe edo autogestio gune dela esan zuen atzo Manu Egaña kultura batzordeburuak. Kukutza, kultura ulertzeko sinbolo bihurtu dela adierazi zuen.

  Hala, datorren astean, Kukutzako dinamika Oñatin sortzen saiatuko dira. Horretarako, zuzenean, Kukutzan ziharduten taldeak gurera etortzera gonbidatu dira eta eurek gidatuko dituzte, besteak beste, dantza egipziar tailerra edota autogestioari buruzko tailerra.

  Astelehenean, bertan ekingo zaio KUKUZA asteari, Kukutza gaztetxea izeneko liburuaren aurkezpenarekin. Hortik aurrera, hitzaldiak, zine emanaldiak, antzezlanak, bertso paper lehiaketa edota, autogestio, zirko eta datza egipziar tailerrak egingo dira.

  Asteartean egingo den dantza tailerrean eta ostegunerako programatu zirko tailerrerako plazak mugatuak dira. Interesa duenak, izena, kultur-etxean eman behar du.

  Zapaturako berriz, egun osoko egitaraua prestatu da. Goizean, plazan, rokodromoa jarriko da, grafitiak egingo dira eta zirko eta bestelako tailerrak egingo dira. Arratsaldean berriz, zirko emanaldia eskainiko da eta gauean, kontzertua izango da. Tartean, bazkaria ere antolatu da. Bazkari berezia izango dela aurreratu zuten atzoko prentsaurrekoan, lunch erakoa eta hainbat taldek dinamizatua. Bazkarirako txartelak, 10 eurotan, dagoeneko salgai daude Kultur etxean bertan eta Boga, Arrano eta Xagu tabernetan.
Saltzen den txartel bakoitzeko euro bat, KUKUTZAko kolektiboari emango zaio, gaztetxearen erainsketa dela eta sortu zaizkien gastuei aurre egin ahal izateko. Ostiralerako institutuan antolatu den antzerki emanaldiko sarreretatik lortzen den dirua hartara zuzenduko da.

  KUKUTZA ASTE hau dela eta Bilboko hainbat talde eta lagun Oñatira etorriko direla kontutan hartuta, gastuetarako diru laguntza ematea pentsatu da. Kukutza kolektiboak ez du inolako dirurik eskatu baina egitaraua prestatzen aritu den herritar taldearen ekimenez, gaurko tokiko gobernu batzarrean, 3.000 euroko diru laguntza ematea aztertuko da.
Kukutza astea, kulturari eskainitako hilabetearen lehen ekimena besterik ez da, ondoren, antzerki astea, inauteriak eta musika astea etorriko dira.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!