Herribusa doan izango da bihar hasiko den Mugikortasun Astean zehar

2017/09/15
Card image cap
Birzikleta azoka 10:00tatik 13:00tara egingo da bihar

  Mugikortasun jasangarriaren aldeko aldarria egiten da urtero ospatzen diren Mugikortasun Astean. Europa mailako ekimenarekin bat eginda antolatu du udalak bihartik hilaren 22ra arte luzatuko den ekintza egitasmoa. Bidaiarien garraio zerbitzu publikoaren aldeko keinua eginez Herribusa doan izango da aste osoan zehar, bihar bertan hasita.

  Birzikleta azoka egingo da bihar baita ere. Astean herritarrek eramandako materiala salgai jarriko da. Haur eta helduen bizikletak, patineteak, alforjak eta bestelako osagarriak jaso dira. Guztiak ikusgai eta salgai jarriko dira bihar goizean plazako frontoian, 10:00tatik 13:00tara. Euria egiten balu plazako arkupetan, lehengo poltseria ingurura aldatuko da.

  Mugikotasun Astea hurrengo ostiralean, hilaren 22an amaituko da Autorik Gabeko Eguna ospatuz. Pasa den astean aurreratu bezala, 6:00tatik 21:00tara autoek ezingo dute herrigunetik ibili. Unibertsitate etorbidea itxi egingo da Aita Madina kalearen sarrera paretik Maiatza lehena plaza bitartean.  Goizean lanera edo eskolara bizikletan doazenei gainera, gosaria eskainiko zaie Txaketuaneko bidegurutze inguruan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!