Herriari buruzko diagnostikoa borobiltzeko bilera irekia deitu du

2018/09/21
Card image cap
Ekintza plana zehazterko faseari ekingo diote ondoren

  Oñatiren etorkizunerako herri proiektua diseinatzeko asmoz Harittu prozesua abiatu zuen EH Bilduk pasa den udaberrian. Sei hilabeteotan makina bat batzar egin dituzte, hamarnaka eragile eta norbanakorekin hitz egin dute eta guztien ekarpenez herria egun zein egoeratan dagoen bildu ahal izan dute. Baina herriaren argazki hori guztiz osatzeko azken bilera irekia egingo da bihar goizean Gaztelekuan.

  Diagnostiko tailer honetan orain arte egin den lanaren berri emango da eta oraindik parte hartu ezin izan dutenei ekarpenak egiteko aukera eskainiko zaie. Ekarpenak alor ezberdinetan egin ahal izango dira: politika sozialak, lurralde antolaketa, sozioekonomia, berdintasuna, kultura, hezkuntza, euskara, gazteria edota kirola.

  Tailer honekin amaiera emango diote diagnostiko faseari, eta ekintza plana zehazteko etapa abiatuko dute. Hau da,  osatu berri duten herriaren erradiografiatik abiatuta, Oñati eta oñatiarren beharrei erantzungo dien herri proiektua marrazteari ekingo diotela adierazi dute Harittu prozesuko arduradunek.

  Interesa duten herritar guztiei irekitako diagnostiko tailerra, Gaztelekuan egingo da bihar 10:00tan hasita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!